XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Len esan dedanez, eguraldi goxoa egokitu zitzaien gaiñera, eta bikaiña igaro zuten.
Bai zaarrak ere ondo erantzun.
Aruntzean gazteak ibili ziran okerrena.
Oraindik ondo oitu gabeak.
Bertara iritxi ziranean, amonarentzat naigabe txiki bat: meza emalerik etzutela arkitu, berandu samar iritxi ziran ta.
- San Antonioren egunean etorri bagiña...
- San Antonio egunean, gure asmoak betetzeko gaizki ibiliko giñan
- Nolako asmoak dituzute, bada?
- Egon lasai.
Bere orduan ikasiko dezute.
- Ondo etorri al zera?
- Bai; oso ondo, zuk emandako pastilla orri eskerrak.
Amonak mezaren batzuk enkargatu zituen.
Zaarrak elkarren ondoan eguzkitan gelditu ziran, mokadu bana artu ondoren.
Gazteak, bazterrak ikusiz, mendi aldera artu zuten.
Baiña Urkiolak bere ikusgarririk onenak basoak ditu.
Garaiz bildu ziran, eta bazkariaren aurretik gure gazteak San Antonioren aurrean beren ziña egin zuten.
Eguna aukeratu ere bai.
Eta, ondoren, lauren artean pake-pakean bazkari eder bat.
- Mendi au zer moduzkoa iruditzen zaizue?
- Zoragarria
Negurako gogor samarra izango da.
Baiña alde ederra dauka ipurditik arpegira.
Zoritxarrez, eliza ez dago bukatua.
Bizkaian ez al da orrenbeste diru?
Orduan bai benetan dotorea geldituko litzakela.
- Bai.
Probintzia aberatsa da au.
Badakizute, ordea, zenbat milloi bearko liraken ori ondo bukatzeko?
- Egia.
Alare merezi luke.
Jendeak eraspen aundia omen dio San Antoniori.